Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Eva Forest Liburutopia Bertso-Paper Sariketa (1. 2024. Gasteiz)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Gasteiz
- Hasiera data
- 2024-07-05
- Bukaera data
- 2024-09-05
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2024-09-05
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
- Webgunea
- file:///C:/Users/e.alberdi/AppData/Local/Microsoft/Windows/INetCache/Content.Outlook/EE0WKN6O/IMG-20240724-WA0013.jpg
Deskribapena
- Saritutako lana
- Jasotako lan guztietatik hiru iritsi ziren finalera: Iñigo Legorburu errenteriarrarena, Ricardo Gonzalez de Durana gasteiztarrarena, eta Ainhoa Garcia hernaniarrarena. Bertsoak kantatu behar izan zituzten lehiakideek eta epaimahaiaren ebazpenaren zain izan ondoren, Legorbururena aukeratu zuten irabazle.
Saria Garciari eman
Saria irabazi bazuen ere, ez du berak jaso, beste lehiakide bati ematea erabaki baituzen errenteriarrak, Ainhoa Garcia hernaniarrari hain zuzen ere: “Justuena hori iruditu zitzaidan, bere lana egiteko erabili duen indar, pasio eta maitasuna argi gelditu baita”.
Iraganeko bidegabekeriak izan zituen hizpide bere lanean Garciak, eta Xabier Silveiraren Gure herri ttiki hau doinuan idatzi bertso sorta. Pierre de Lancreren sorgin ehiza edo frankismoa aipatu ditu hernaniarrak, eta bide horiek ez direla ibili behar aipatu, mundu utopiko batera iristeko. Ukitu feminista nabarmena Garciaren lanean; kitarraren doinuz lagundu zuen bertso sorta.