Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Altzako "Arantxa Hernandez Eceiza" Bertso-Paper Lehiaketa (15. 2025. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Altza
Bukaera data
2025-05-22
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-05-22
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://www.bizarrain.eus/bertsopaper-lehiaketa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizarrain Euskara Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
OINARRIAK
1. Partehartzaileak.
Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da

2. Sariak.
- Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako
otarra jasoko du.
- Altzako onenarentzat: Oroigarri bat eta Altzako baserrietako produktuez
osaturiko otarra jasoko du.

3. Eginbeharra.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak
izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira

4. Lanak aurkezteko modua.
Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira goitizen batez izenpetuta
bizarrain@altza.net helbide elektronikora

5. Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea, 2025ko maiatzaren 22era arte izango da (22a barne)

6. Epaimahaia eta epaia
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du.
Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara
Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
b) Epaia, 2025ko ekainaren 2an emango da ezagutzera. Eta sari banaketa, Altzako
XXV. Bertso Aroko ekainak 8ko bertso saioan izango da.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek
gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira

7. Besterik.
a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-
ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute
antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela
antolatzaileen esku geratuko dira.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin