Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (24. 2025. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Bukaera data
2025-04-08
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-04-08
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://getaria.eus/24-literatura-lehiaketa/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Saritutako lana
Olerki / Bertsoan lan saritua: 'Hiltzen' egilea, Edurne Irigoien Loinaz.
Oinarriak

Zazpi maila ezberdinetan banatuko dira lanak, adinaren arabera:
LH3 mailako haurrak, LH4koak, LH5ekoak, LH6koak, 12-14 urte bitarteko gaztetxoak, 14-16 bitarteko gazteak eta 16 urtetik aurrerakoak.

Kategoria bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta bertsoa/olerkia. Idazlanen gaia librea da, eta jatorriz euskaraz idatzitako lanak izan behar dira. Originalak, argitaratugabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.

LH3 eta LH6 mailen kategorian, ipuin modalitatean bi sari banatuko dira mailako. Nibel egokiko olerkirik ez balego, 3. ipuin onena ere saritu egingo da. 12 urtetik gorako mailetan, aldiz, maila eta modalitate bakoitzeko sari bana emango dute. Helduen mailan 150€-koa izango da saria, gainontzekoetan bestelako sari bat izango da.

Epaimahaiari dagokionean, Iturzaeta Herri Eskolak, Artzape Euskara Elkarteak, Udal Liburutegiak eta Udaleko Euskara Ba-tzordeko ordezkariek osatuko dute. Idazkari-lanak kultur teknikariak egingo ditu.

Oinarriak: https://getaria.eus/wp-content/uploads/2025/03/oinarrien-eskuorria2025_eus.pdf.pdf
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin