Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa (4. 2025. Azkoitia)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Azkoitia
- Hasiera data
- 2025-04-07
- Bukaera data
- 2025-05-15
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2025-05-15
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
- Webgunea
- https://azkoitia.eus/es/noticias/11863-iii-hike-eizan-bertsopaper-lehiaketa-abian-da
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Azkoitiko Udala - Txapelduna
Legorburu Arregi, Iñigo
Deskribapena
- Saritutako lana
Helduen mailan, lehenengo saria Iñigo Legorburu Arregi hernaniarrarentzat izan da, Elkar ezagutuz izeneko lanagatik.
Bigarren saria, berriz, Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak eskuratu du, Justizia izeneko sortagatik. Azkenik, helduen kategoriako Azkoitia saria Naia Arrizabalaga Arrieta herritarrak jasoko du, Begi bustiei izeneko bertso-sortarekin.
Gazteen mailan, Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarra izan da irabazlea Gure euskara zaharra izeneko lanarekin.
Lan bakarra aurkeztu den arren, epaimahaikideek nabarmendu dute bertsoak maila bikaina duela.
Haurren kategorian, sari nagusia Mikel Zabala Tolosa errezildarrarentzat izan da, Errezilen galduta lanari esker.
Azkoitia saria, berriz, Nora Arrizabalaga Arrietarentzat izan da irabazlea, Zaindu naunelako bertso-sortarekin.- Oinarriak
- Udalak eta Hike eizan! lantaldeak III.Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu dute, hitanoa, eta bereziki noka, sustatzeko xedez.
Adin tarteei dagokienez, hiru mailatan banatzen da lehiaketa: 14 urte artekoek, 15 eta 18 urte bitartekoek, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte. Kategoria bakoitzean bertso-sorta onenari emandako sariez gain, Azkoitia Saria jasoko dute maila bakoitzean bertsorik onenak idatzi dituzten herritarrek.
Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, baina bertso-sorta guztiak hitanoan idatzita egon beharko dute. Gainera, noka erabiltzea baloratu egingo da.
NORK ESKA DEZAKE?
Baldintzak:
Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute.
Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
Lanak:
Umeak: gutxienez 2 bertso edo 4 kopla.
Gazteak: gutxienez 6 bertso.
Helduak: gutxienez 8 bertso.
Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute.
Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
E309 IV. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako izen-emateko inprimakia.
Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira.
Aurkezteko modua:
Bertso-sorta, E309 izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko da.
Lan bakoitzeko izen-emateko inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.
Proposamena lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.
Aurrez aurre edo postaz. Izena emateko inprimakiarekin gutun-azala ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira bertsoak.
Telematikoki. Izena emateko inprimakiarekin bertsoak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira.
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:
Herritarren Arreta Zerbitzua
Azkoitiko Udaletxea
Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA
Astelehenetik ostiralera
7:30-15:30
Internet bidez:
Hasi online tramitazioa
Posta arrunta:
Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA
Epaimahaia Hike eizan! Lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute, eta ekainaren 3an jakinaraziko dute zeintzuk suertatu diren irabazleak. Sari banaketa, berriz, ekainaren 27an egingo den IV.Hike eizan! Bertso Saioan egingo da.
Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Azkoitiko Udalaren webguneko “Tramiteak” atalaren barruan.
Faseak
- Sailkapena
- Iñigo Legorburu Arregi hernaniarra izan da irabazlea helduen kategorian, 'Elkar ezagutuz' izeneko lanarekin, eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoititarrak jasoko du bigarren saria 'Justizia' bertso sortarekin
- Txapelduna
Legorburu Arregi, Iñigo