Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (34. 2025. Ordizia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Ordizia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-07-01
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
ANTOLAKETA

Lehiaketa hiriu mailatan banatzen dugu:
-Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2025ean 14 betetzen ez dituztenentzat)
-Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2025ean gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat
-Helduen maila: 2026an edo aurretik jaiotakoentzat


LANAK

-Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Betsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
-Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idazti beharreko bertsoak gutxienz 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA

-Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia.
Gaia " EUSKARALDIA. ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU" izango da.
-Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinu bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA

Lanak, e-posta bidez, helbide honetara bidaliko dira : bertsoakargiberri@gmail.com

EPEA

Lanak 2025eko uztailaren 1erako bidaliko dira aurretik aipatutako helbidera.

BALDINTZAK

-Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
-Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
-Bertso bakoitzari bere ordea-zenbakia jarriko zaio.
-Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
-Mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: ( garaileek TXIKI-a banajasoko dute )

-Gaztetxoek:
-1.ak 200€
-2.ak 100€
-3.ak 50€
-Gazteak:
-1.ak 300€
-2.ak 200€
-3.ak 100€
-Helduak:
-1.ak 500€
-2.ak 400€
-3.ak 300€

Oharra: diru sariei legez dagozkien atxikipenak egingo zaizkie.
Epamahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dzake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horez gain aipamen berziak ere egon daitezke.

SARIBANAKETA

2025eko irailaren 14an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren Oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrz jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABEZATZA

Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratzuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzailekin konpondu beharko luke.

INFORMAZIOA

Beste informaziorik edo behar izanez gero helbide honetara idazti dezakezue : bertsoakargiberri@gmail.com
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin