Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alea Bideo-Kopla Lehiaketa (6. 2025)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2025-10-08
Bukaera data
2025-11-19
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-11-19
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Alea: Arabako albisteak
Arabako Bertsozale Elkartea
Parte hartzeari buruzko oharrak
ALEA bideo-kopla lehiaketa | 2025
Kaixo!

Bideo-kopla lehiaketan parte hartzeko behean eskatzen diren datu guztiak bete, mesedez. Adi! Bideoan lagun bat baino gehiago agertzen baldin bada, parte-hartzaileek beraien irudiak erabiltzeko baimena aldez aurretik eman behar izango dute, eta galdetegi hau betetzean betekizun hori betetzen dela baieztatu beharko da.

Taldearen datuak betetzen dituen pertsonak taldearekin harremanetan jarri ahal izateko helbide elektroniko bat eta mugikor zenbaki bat adierazi beharko dute; hauek izango dira taldeko parte hartzaileek baldintzak betetzen ditzutela bermatzen duten pertsona erantzuleak.

Izena emateko azken eguna AZAROAK 19a izango da, 17:00ak arte.

Zalantzarik izanez gero, 695 632 862 telefono zenbakira whatsapp mezu bat idatzi dezakezu, edo postaz idaztea nahiago baduzu bideokopla@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakezu.

Bota bertsoa!!

Deskribapena

Oinarriak
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da aurten ere Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren seigarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 19ra arte zabalik!

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla Lehiaketaren VI. edizioa antolatu dugu aurten ere. Aurten berritasun bezala Aiaraladea komunikabide eta faktoria gehitzen zaikigu laguntzaile bezala.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:

Gure herriko xelebrekeriak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da:
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin