Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Haizea Dator (6. 2025-2026)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Bertso ekitaldia
- Hasiera data
- 2025-11-21
- Bukaera data
- 2026-04-24
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bertsularien Lagunak
Deskribapena
- Oinarriak
- Haizea dator Bertsularien Lagunak elkarteko hezkuntza lan taldeak sortutako ekimena da eta Xoriei mintzo zen proiektuaren barne kokatzen dugu. Ekimen honek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan gaindi dauden bertso-eskolek bertso saioak antolatuko dituzte beraien herrietan, eta bertsolari gazteek kantatuko dute saio horietan.
Haizea dator ekimenak lizeoko eta bertso-eskolatik pasatako bertsolari gazteei kantuan aritzeko plazak eskaintzeaz gain, lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertso zaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz.
Faseak
- Saioak
2025-11-21 Hendaia Jaialdia
