Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bota Bertsoa! Bertso paperen lehiaketa txikia (12. 2026)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Hernani
Hasiera data
2026-01-26
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Dobera Euskara Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Hernaniko, Astigarragako eta Urnietako 23 sagardotegitan izango da parte hartzeko aukera. Horietan, kutxak topatuko dituzte bisitariek, eta baita bertsoak idazteko papertxoak ere, ondoren kutxetan uzteko.

Gaia honakoa: 'Kupelak hitz egingo balu...'.

Ohi bezala, norberak nahi duen doinuan eta neurrian osatu ditzakete bertsoak partehartzaileek, baina honako gaiari erantzunez: 'Kupelak hitz egingo balu...'. Bertsoarekin batera, izen-abizenak eta telefonoa jarri beharko dira paperean, kutxan sartu aurretik.

Gainera, bertsoak emailez aurkezteko aukera ere izango da, eta bideoak, argazkiak eta mezuak ere bidali daitezke, honako helbidera: dobera@dobera.eus.

Partehartzaile guztien artean, sari mordoxka bat banatuko dituzte: bi lagunentzako otorduak sagardotegietan, sagardo kaxak, ekitaldietarako sarrerak... Ekitaldi berezi batekin egingo dute sari banaketa aurten ere, eta dagoeneko jarri dute data: apirilaren 17an izango da
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin