Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eskolarteko Sintonia Lehiaketa (1. 2026)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2026-01-29
Bukaera data
2026-03-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-03-10
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/albisteak/sintonia-lehiaketa-antolatu-da-eskolartekoaren-harira

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bertsozale Elkartea
Ikastolen Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Gazteak bertsozaletzeaz gain, beste kultur diziplinetan ere sormena lantzeko aukera ematen du Eskolarteko sintonia lehiaketak. Lanak martxoaren 10erako aurkeztu behar dira.
Laster hasiko dira herrialdeetako Eskolartekoak. Eta, eskolartekotik eskolartekora egingo dugu bidea, Euskal Herrikora iristeraino. Eskolartekoa haur eta gazteak jendaurrean kantatzeko, bertsozaletzeko, saretzeko eta arduratan zailtzeko antolatzen da.

Ikastolen Elkartearekin batera antolatzen da, eta elkarrekin antolatu dugu ere Eskolarteko Sintonia lehiaketa. Izan ere, Eskolartekoak izena du, irudia du... baina sintonia falta zaio.

Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
Sintonia bi iraupenetako bi artxibotan entregatuko da: 2 - 2:30 minutuko bat eta 30 segunduko bestea.
Ezin du izan AArekin egindakoa.
Ezin du letrarik izan, ez behintzat protagonismo handiarekin.
Sintoniak Eskolartekoaren oinarriak islatu behar ditu.

Oinarriak 2014an finkatu ziren, Euskal Herriko bertso-eskolekin Eskolartekoari buruz egindako gogoeta prozesu batean. Hauek:

Bat-batean jendaurrean kantatzeko plaza eskaintzea.
Euskal Herri mailako gazteen arteko harreman sareak sustatzea.
Bertso Eskolan jarduteko akuilu izatea, horrekin bertso eskolan arteko elkargunea sustatuz.

Sintoniak lantzeko martxora arteko tartea egongo da. Izan ere, lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 10a izango da. Bi formatu hauetan aurkeztu beharko dira lanak: .wav edo .mp3 sustapena@bertsozale.eus helbidera bidalita.

Martxoaren 24an jakingo da irabazlea nor den, alegia, Eskolarteko sintonia zein izango den. Horretarako, bost adarreko epai-mahaia eratu da, ondorengoa:

- Eskolartekoan parte hartutako bertsolariak (%40)

- Ikastolen Elkartea (%20)

- Bertsozale Elkarteko Doinutegi batzordea (%20)

- Bertso saio musikatuetako musikariak (%10)

- Bertsozale Elkarteko langile musikariak (%10)

*Ehunekoak erabakimen mailari egiten dio erreferentzia. Bozkak hartzen duen gazta zatiari.

Sintonia irabazlea aurkeztu duten lagunek Arantzako aterpetxean gau bat pasatzeko aukera izango dute, ‘Ahots Baten’ sormen egonaldian parte hartzeko txartela eta Eskolarteko finalean oholtzan interpretatzeko parada. Honela, bertsogintzaz gain, bestelako adierazpideek ere izango dute lekua Eskolartekoan.


Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin