Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Florentino Goiburu Bertso-paper Lehiaketa (3. 2026. Idiazabal)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Idiazabal
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-04-20
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://idiazabalgobertsotaldea.blogspot.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Idiazabalgo Bertso Taldea

Deskribapena

Oinarriak
Idiazabalgo Bertso Taldeak III.FLORENTINO GOIBURU bertsolari Idiazabaldarra oroitzeko helburuarekin eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz.

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1. Parte-hartzaileak:
Edonork parte har dezake


2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak
Bi kategoria ezarri dira:

A kategoria:

2010 eta 2013 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
4 bertso/ 8 kopla

B kategoria:

2009ean edo lehenago jaiotakoak
6 bertso/12 kopla


Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.

3. Sariak
Honako sari hauek ezarri dira:

A kategoria

1. Saria. Oroigarria
2. Saria. Oroigarria

B kategoria

1. Saria. Oroigarria eta dirusaria
2. Saria Dirusaria
Lehenengo herritarraren saria. Oroigarria


4. Aurkezteko modua eta epea

Lanak jasotzeko azken eguna 2026ko apirilak 20a izango da.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidean lana zein mailatan aurkezten den adieraziz.

Posta bakoitzak bi fitxategi izan beharko ditu:

1- “bertso sorta” izeneko dokumentu bat non bertsoak izengoitiarekin sinatuta egon beharko diren.

2- Egilea izeneko dokumentu bat ondorengo datuekin:

Ezizena
Egilearen izen eta bi abizenak
Jaiotze data
Helbidea
Telefonoa


Antolatzaileek bermatzen dute datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betetzea, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua beteko da pertsona fisikoen babesaz bezainbatean.

Lehiaketara aurkezten diren lanak Bertso Taldeak gordeko ditu eta webgune batean edo paperean argitaratzeko eskubidea izango du. Beti ere salneurririk gabe.

5. Epaimahaia

Epaimahaia 4 pertsonek osatuko dute.

6. Epaia eta sari-banaketa

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Kategoria guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahalko da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Sari-banaketa 2026ko maiatzaren 8an izango da.

7. Kontuan hartu beharreko beste batzuk

Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.

Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.

Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.







Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin