Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (25. 2026. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Bukaera data
2026-03-30
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-03-30
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://getaria.eus/25-literatura-lehiaketa/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Oinarriak
Oinarriak:
1.Getariarrei zuzendutako literatura lehiaketa da. Partaide bakoitzak, bere mailan, nahi
adina lan aurkez ditzake. Lanak norberak egindakoak izan behar dira

2.Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
a.- LHko 3. mailako haurrak
b.- LHko 4. mailako haurrak
c.- LHko 5. mailako haurrak
d.- LHko 6. mailako haurrak
e.- 12-14 urte arteko gaztetxoak
f.- 14-16 urte arteko gazteak
g.- 16 urtetik aurrerakoak

3. Gaia eta luzera
-Gaia librea izango da.
-Jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira.
-Lan originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak
izan behar dira.
-Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate
gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera)

Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
a.- LHko 3. mailako haurrak - 8 lerro edo bertso 1
b.- LHko 4. mailako haurrak - 8 lerro edo bertso 1
c.- LHko 5. mailako haurrak - 10 lerro edo bertso 1
d.- LHko 6. mailako haurrak - 10 lerro edo bertso 1
e.- 12-14 urte arteko gaztetxoak - 12 lerro edo 2 bertso
f.- 14-16 urte arteko gazteak - 20 lerro edo 3 bertso
g.- 16 urtetik aurrerakoak - 35 lerro edo 5 bertso

4. Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita, “Times New Roman” 12 letra motan, lerroartean
tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan aurkeztu behar dira.
Idazlanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan ondoko
datuak zehaztuta: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da

5.Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Udaletxean edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
IDAZLANAK AURKEZTEKO EPEA: 2026ko MARTXOAREN 30a, 19:00etan

6.Epaimahaia
Kide hauek izango ditu: Iturzaeta Herri Eskola, Artzape Euskara Elkartea, Udal Liburutegia
eta Udaleko Euskara Batzordeko ordezkariak. Idazkari-lanak kultur teknikariak egingo
ditu

7. Erabakia
Aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela baloratuz gero, epaimahaiak
sariak eman gabe utz ditzakete

8.Sariak
12-14 eta 14-16 urte artekoen artean eta HELDUEN mailan, maila eta
modalitate bakoitzeko sari bakarra. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso.
LH3 eta LH6 mailen artean, ipuina modalitatean, bi sari banatuko dira mailako.
Maila egokiko olerkirik ez balego, 3. ipuin onena ere saritu egingo da.

Hko 3-6 maila arteko haurrak - saria
12-14 urte arteko gaztetxoak -saria
14-16 urte arteko gazteak - saria
16 urtetik aurrerakoak - 150€

9. Lanen jabetza eta argitalpenaSaritutako lanak erakutsi eta argitaratzeko eskubidea Udalarena izango da

10.Idazlanak Itzultzea
Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango
dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko
idazlanak Udalaren esku geldituko dira

11.Parte-hartzaileek oinarri hauek onartzen dituzte deialdira aurkezte
hutsagatik.





Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin