Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (35. 2026. Ordizia)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Ordizia
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2026-07-01
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Ikusi 3577_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
- ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2026ean 14 betetzen ez dituztenentzat)
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2026ean gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 2007an edo aurretik jaiotakoentzat.
LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.
GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "LAZKAO TXIKIK 100 URTE" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
HELBIDEA
Lanak, e-posta bidez, helbide honetara bidaliko dira: bertsoakargiberri@gmail.com
EPEA
Lanak 2026ko uztailaren 1erako bidaliko dira aurretik aipatu helbidera.
BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- Mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.
SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).
Gaztetxoek:
1.ak 200 euro
2.ak 100 euro
3.ak 50 euro
Gazteek:
1.ak 300 euro
2.ak 200 euro
3.ak 100 euro
Helduek:
1.ak 500 euro
2.ak 400 euro
3.ak 300 euro
Oharra: diru-sariei legez dagozkien atxikipenak egingo zaizkie.
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Ta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke. Aurtengo berritasuna: Maila bakoitzean, eskualdeko lan hoberenaren saria egongo da. Saria "puntutan" bertsolaritza arropa markan 50 euroko balea.
SARIBANAKETA
2026ko irailaren 6an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.
INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero helbide honetara idatzi dezakezue: bertsoakargiberri@gmail.com
