Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Taldekako Txapelketa (5. 2026)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2026-06-05
Bukaera data
2026-09-12
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/taldekakoa-2026/albisteak

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Badator Bizkaiko Taldekakoa 2026!

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak. 2017an egin zen lehenengoz, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da; 14 taldek eman dute izena, eta kanporaketa fasearen ostean, 5 talde sailkatuko dira irailaren 12ko final egunera.

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.

Bosgarren edizio honetan, kanporaketa fase bakarra egongo da. Kanporaketa fasean 5 zita izango ditugu, ekainaren 5a eta 12a bitartean. Bost egun horietan, orokorrean, hiruna saio jokatuko dituzte taldeek, eta egunean egindako lan osoa kontutan hartuta, kanporaketa bakoitzeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da.

Finalaurrekoak eta finala iraialaren 12an jokatuko dira, Elkartearen egunarekin batera. Egun osoko jaia izango da, goizean finalaurrekoak, ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala. Finalaren egunean, beraz, bost talde batuko dira; kanporaketetako talde irabazleak. Bazkal aurretik finalaurreko bi jokatuko dira, batean hiru taldek eta besteak talde bik jokatuko dute. Finalaurreko bakoitzeko talde irabazleak jokatuko du finala.

Bizkaia osoko 14 talde arituko dira, beraz, lehian baina jai giroan, eta finalaren eguna, esan bezala, Elkartearen egunarekin batera jokatuko da. Helburua Bizkaiko bertsolaritzaren jaia egitea izango da, goizetik gauera gozatzeko eguna.

Gozatu Taldekakoaz!
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin