Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (28. 2026. Durango)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Durango
- Hasiera data
- 2026-04-30
- Bukaera data
- 2026-06-14
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2026-04-30
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Durangoko Udala. Euskara - Txapelduna
Egaña Calderon, Urko
Deskribapena
- Saritutako lana
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
Euri Maiztegi Agirre
Helduak (18 urtetik gorakoak):
Urko Egaña Calderon (18+)
Akzesita. Iñigo Legorburuk (18+) - Oinarriak
- Parte hartzeko modalitateak eta baldintzak
Lehiaketa, alde batetik, Durangoko ikastetxeetan ikasten duten 18 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, baita ikasketak udalerritik kanpo egiten dituzten gazte durangarrei ere. Bestetik, 18 urtetik aurrera, edonork har dezake parte. Lanek originalak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Halaber, ez da onartuko adimen artifizialaren bidez, osorik zein zati batean, egindako lanik. Era berean, ez dira onartuko jatorriz beste hizkuntza batean idatzitako testuen euskarazko itzulpenak.
Parte-hartzaileek hiru modalitatetan aurkeztu ahal izango dituzte lanak: ipuina, olerkia eta bertso/kopla, gai librearekin. Formatuari dagokionez, testuak Univers, Arial edo Times New Roman tipografietan aurkeztu beharko dira, 11 edo 12 puntuko tamainan eta 1,5eko lerroartearekin. Lanak ezin izango dira datu pertsonalekin aurkeztu; identifikaziorako lelo bat erabiliko da.
Kategoriak eta sariak
Lehiaketak hainbat kategoria ezartzen ditu adinaren eta hezkuntza-mailaren arabera:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Ipuina: 1-3 orrialde
Olerkia: 10-20 lerro
Bertso/kopla: 3 bertso edo 6 kopla
Saria: liburu sorta
DBHko 1. eta 2. mailak
Ipuina: 2-4 orrialde
Olerkia: 20-30 lerro
Bertso/kopla: 4 bertso edo 8 kopla
Saria: liburu sorta
DBHko 3. eta 4. mailak eta Oinarrizko Lanbide Heziketa
Ipuina: 3-6 orrialde
Olerkia: 30-40 lerro
Bertso/kopla: 5 bertso edo 10 kopla
Saria: 150 euro
Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa
Ipuina: 4-7 orrialde
Olerkia: 40-50 lerro
Bertso/kopla: 6 bertso
Saria: 200 euro
Helduak (18 urtetik gorakoak)
Ipuina: 4-8 orrialde, saria 600 euro
Olerkia: 50-70 lerro, saria 300 euro
Bertso/kopla: 8 bertso, saria 300 euro
Aurkezteko epea eta moduak
Lanak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30ean amaituko da. Lanak posta arruntez bidali ahal izango dira Durangoko Udalera (Euskara Saila, Barrenkalea 17, 48200 Durango) edo posta elektronikoz helbide honetara: juleneazpeitia@durango.eus.
Posta bidezko bidalketaren kasuan, lana datu pertsonalik gabe eta lelo batekin aurkeztu beharko da; egilearen datuak (izena, abizenak, adina, ikastetxea, maila, telefonoa, helbidea eta lema) beste gutun-azal batean sartuko dira, kanpoaldean lelo bera adierazita. Posta elektronikoz bidaltzen diren lanetan, alde batetik, lana PDF formatuan aurkeztu beharko da, modalitatea zehaztuta (ipuina, olerkia edo bertso/kopla), eta bestetik, egilearen datuak jasotzen dituen dokumentu bereizi bat bidali beharko da, “egilea” izenburupean.
Epaimahaiak maiatzaren 30ean emango du bere erabakiaren berri. Sari banaketa 2026ko ekainaren 14an egingo da, Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Faseak
- Saioak
2026-06-14 Durango Lehiaketa - Txapelduna
Egaña Calderon, Urko
