Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Haizea Dator (7. 2026-2027)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Hasiera data
2026-11-20
Bukaera data
2026-03-19
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bertsularien Lagunak

Deskribapena

Oinarriak
Bertsolari gazteak plazaratzeko eta bertso eskola antolatzaile bilakatzeko ekimenak bost bertso saio izango ditu.

Azken ikasturteetan bezala, Haizea Dator ekimena bideratzen lagunduko du Bertsularien Lagunak elkarteko hezkuntza taldeak.

Antolatzaile nagusiak bertso eskoletako haurrak eta gurasoak izango dira berriz ere.

Bertsolariak aldiz, bertso eskoletako gazteak eta plazan dabiltzan erreferenteak izango dira.

Bost bertso saioetan bertso eskoletako haurrak izango dira antolatzaile eta hasierako agurra ere emango dituzte.

Trebatze bidean diren bertsolari gazteek parte hartuko dute saioetan eta bertso irakasleak izango dira bideratzaile nagusiak. Horrezgain, erreferenteak diren bertsolariak ere hurbilduko dira ekimenean parte hartzera.

Aperitifa goxo baten inguruan ostirala ongi bukatzeko asmoa ere badu ekimenak, bertso eskoletako gurasoak, haurrak, zaleak eta elkarteko kideak batzeko asmoz.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin