Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (32. 2026. Eibar)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-11-06
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Eta Kitto! Euskara Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du aurtengo Bertso Paper lehiaketa. Hauek dira 16 urtetik gorakoentzat parte-hartzeko baldintzak:

✔ Lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dira.
✔ Gaia eta doinuak libreak izango dira.
✔ Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa).
✔ Egilera berak, asko jota, bi lan aurkeztuko ditu.
✔ Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak ekar ditzake, beranduenez azaroaren 6rako, ondoko helbidera:

…eta kitto! Euskara Elkartea
Urkizu 11 solairuartea
20600 Eibar

✔ SARIAK: Irabazleak 300€. Bigarrenak 250€.
✔ Sarituek azaroaren 27an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin