Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1984)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Bizkaia < Euskal Herria
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Historia
Jon Lopategik esan digu, gabonak aldera-edo, bizkaian eskatu zietela txapelketa antolatzeko: "ya nos organizaras una txapelketa, como hacen los giputxis, para el ibilaldia de getxo". Eta hala, erdi presaka, bizkaiko gazte zenbait hartu, eta bereziki batzuk prestatuta, antolatu omen zuen txapelketa. Hemen jasotzen ditugun parte-hartzaileez gain, beste zenbait bertsolari gaztetxok ere kantatu omen zuten, bakoitzak kopla bat edo bi, exibizio modura.
Jaso ditugun parte-hartzaileetan bereziki prestatu zituenak iñigo ibarra, aitor elexpuru, juanjo elordui eta aritz lopategi dira (hain zuzen ere txapelketa honetako azken fasea jokatu zutenak). Hauek izan ziren benetan bertsotan dexente samar egiten zutenak, ofiziotako gaiak barne. Beste parte-hartzaileek lau oinak emanda eta gaiari bertso bat kantatu zieten (agian beste ariketaren bat ere bai, baina ofiziotakorik ez). Helduen mailako txapelketarik ez zen jokatu, oraindik bertsolaritza lantzen berriak zirelako eta hauei zegozkiekeen lanak egingo zituen bertsolaririk ez zegoelako. Hurrengo urterako gehixeago normalizatu zen txapelketa.

Faseak

Sailkapena
A. Bat-Batean:
1. Lopategi-Aritz
2. Elexpuru-Aitor
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin