Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ander Goikoetxea
Datu pertsonalak
- Izena
- Goikoetxea, Ander
- Izen abizen osoak
- Goikoetxea Arana, Ander
- Jaiotza
- 1983 Amasa-Villabona + Amasa-Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Datu biografikoak
- Biografia
- Villabonan antolatutako helduen bertso eskola batean hasi zen bertsotan 2010ean, Beñat eta Oihana Iguaranen eskutik. Ondoren Arrasaten Altutik bertso zaleen taldean jarraitu zuen bertsotan lagun artean. Bertan egin zuen lehen aldiz jendaurrean bertsotan. Jaioterrira bueltan lagun giroan jarraitu zuen bertsotan 2014an Harituz Bertsozale Bilguneak antolatutako herri arteko txapelketan parte hartu arte. 2017an Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan parte hartuz geroztik Harituzeko bertso eskola ibiltarian aritzen da eta baita Harituzek antolatutako hainbat ekimenen bueltan ere.