Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-01-06 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Otxotorena Gamio, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia:
Hamalau urterekin
eskolatik alde
handik hamaseira arte
lanean debalde
hemezortzikin ia
jornala xuabe
hiruroita zazpiak
oso urrun daude
ta hau jubilatuko da
lanik egin gabe. (bis)

I. Elortza:
Oraindik luze duzu
har zazu gogoan
makina bat izerdi
makina ondoan.
Hamalau urterekin
lanera zihoan
nire moduan egin
zazu hurrengoan:
hamalau urterekin
batzokira joan. (bis)

I. Zubeldia:
Ni nahiko juxtu nabil
hau berriz primeran
alde ederra dago
gure ibileran
nik dana falta baitet
zuk dana soberan.
Iraultza dator aurten
urte bukaeran
ea ordun batzokian
izkutatzen zeran! (bis)

I. Elortza:
Lasai egingo dut nik
bihar ere siesta
ozen eginagatik
zuk hortik protesta.
Badauzkat urte batzuk
urruti dut kezka.
Aurten etortzekoa
beti iraultzen festa
ta zuek zain zaudete
eta gu barrezka. (bis)

I. Zubeldia:
Langilegoa gabiltz
burrukan luzaro
haundi jende honekin
aspertuta nago
gauza bat da langile
bestea esklabo.
Iraultza atarian
zureak akabo
parretik negarrera
urtetxo bat dago. (bis)

I. Elortza:
Parka laguna baina
aski aski aski!
Horrenbeste deiadar
hainbeste abesti!
Negarretik parrera
hoixe dago noski
nire kasu hontan lau
urteok zehazki
eta zure kasuan
hiruroita zazpi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra