Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolamintza (5. 2011)
Saioa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpuru, Egoitz
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten.

Deskribapena

Doinua
Atmosferatik atera eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen Todo a cien en saltzen nituen
kamiseta, baloi, iman
saltzen nituen larrosa, tiesto
llavero zorte talisman.
Jende xuria ez hain xuria
nik kasu egiten aski lan
sarri euskaldunak jiran
han barna ze ikusmiran
“Eskerrik asko” eta nik lasai
erantzun bat despedidan
ta horrek saltzeak baino askoz poz
gehiago ematen zidan. (bis)

Bershka-n (1) eskeintza egin zidaten
ta ni hara igaroa
Iturrramako kale zabala
beldurra, erreparoa...
Galtza luze-motz ator xuri-beltz
ni beti irrifarrez noa.
Orain saltzen dut morboa
arropa berri mordoa.
Denak erdaraz hurbiltzen zaizkit
dena da erdal giroa
edo euskaldunak ez du dirurik
edo zerbait gaizki doa. (bis)

Sarri ezagunak ikusten ditut
hara hortik dabil Mattin.
Gero hurbiltzen zait “Hola muy buenas”
ta nik pentsatzen dut “En fin!”
“Zenbat da?” ta nik “Doce con cinco”
eta odolak irakin.
Monstradoreko lau ixkin
nik pentsatzeari ekin:
gure herria Euskal Herria
askorik ez dela jakin
euskera lotzen baldin badugu
prestigio faltarekin. (bis)

(1) Denda kate bat da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra