Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-04-15 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Casabal, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak?

Deskribapena

Doinua
Geldirik ezin naizela egon
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Eguraldia tristetu egin da
ta tristetu da kolpetik
galdera ikurrak erortzen zaizkit
oraindik ezpainetatik
ze zentzu daukan gure bizitzak
jakin nahi dudan ez dakit
zenbat galdera sortu zaizkidan
alargundu nintzenetik!

B. Gaztelumendi:
Joan zen laguna joan aita ta ama
eta joan zen senarra
lehenik elizan galdetzen nuen
baina erantzuna zen txarra.
Hargatik daukat gaur egunero
hona etorri beharra
deus segururik ez dagola da
gauza seguru bakarra.

J. Martin:
Bero bat bitan zatitu eta
bilakatzen dira bi hotz
eta ze triste sumatzen dudan
ene buztinezko bihotz!
Olatu pranko brausta ta brausta
beren indar ta beren hots
galderak mila eginagatik
erantzunik gabe datoz.

B. Gaztelumendi:
Hemen mareak ta olatuak
guztiak alderik alde
sarri aurrera sarri atzera
sarri zakar zein xuabe.
Natura hala sortu zen eta
gu dudan zergatik gaude?
Ez al da hobe aurrera segi
galderarik egin gabe?

J. Martin:
Galderak ditut ta erantzutea
hartu izan dut helburu
ze kristogatik bizi nahi dugu
gizakiok hain seguru?
Bizitza honen zorigaiztoak
negarrez hustu gaitu gu
galdera egiten hasten gara ta
marea igotzen dugu.

B. Gaztelumendi:
Gure malkoak erori eta
mareak igotzen dira
ondoren nora joango geran
zail baita jakiten tira!
Baina bizitzan ondo bizitu
gera ta hemendik gutxira
ez zazu hautatu zuk bizitzea
zorigaitzari begira.

J. Martin:
Zeinen gogorra izan litekeen
banua eta balua!
Zeinen gogorra zeinen luzea
izan litekeen duelua!
Bizitza goxo-goxoa nuen
dastatuz karamelua
olatu batek bota zun arte
hareazko gaztelua.

B. Gaztelumendi:
Pentsatu bera erori arren
zutik gelditu zinala
ez da akaso ederra izango
iraganaren kresala
baina pentsatu gure bizitza
olatutan badoala
eta oraina bizi dezagun
gazte garaian bezala.

J. Martin:
Galdera bota dut urrutira
olatuak dakar hona
eta sekula ni ez naiz ez izan
surfa egiten oso ona
mila galdera doaz aurrera
itsaso bat dugu horma
zergatik dauka olatu horrek
galdera ikur baten forma?

B. Gaztelumendi:
Mundu hontakoa bukatu eta
gu nora joango gera?
Mundua nola doa horrela
biziko al da euskera?
Hondar aleak gisa ugaldu
zaizkigu mila galdera
baina nahikoa erantzun bada
bihar bueltatzea bera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra