Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
DF Bertsozale Eskola (2. 2011. Durango)
Saioa
2011-05-26 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Oin ehun urtetik gaur egunera
gaur kolpera etorri naz
pixkat galduta nao egia esan
hemen pasatu danagaz
ezin ulertu karlista eta
liberalen ideiagaz
pentsatu eizu partidu bat dau
mendi baten izenagaz! (bis)

I. Ibarra:
Bueno izena ez da zatarra
jarri eutsien polito
eta gainera batu egin ziren
bi partidu eta piko.
Emaitzak oso onak ditugu
argi gelditu da kitto!
Ta euskaldun danok batu ezkero
inok ez gaitu hautsiko. (bis)

U. Iturriaga:
Batuta baino zatituta dauz
erdi banaka alderrai
PNV ta PSOE dagoz
gure sasoi hartakoak bai
ta gero dago PP izeneko
bat esan dot nik Joxe ai
baina ez ei da Joxe izan ta
izaterik be ez dau nahi. (bis)

I. Ibarra:
Jente gaztea dabil halan be
orain emoten mitinak
ta ikusten dot batzuek dira
jakintsuak eta finak.
Halan ta guzti gaurko problemak
dira lehengoen bardinak:
lehen ikurrina debekatu zan
eta orain pegatinak. (bis)

U. Iturriaga:
Zuk dinozunez oin be badagoz
asko askatasun faltan
hori zala-ta Bildukoengana
joatea otu jatan
jatorrak dira gazte piloa
eta pentsau neban "Kan kan
ia baten bat ikusten dodan
zortziretako mezatan". (bis)

I. Ibarra:
Egia da bai afizinoak
ez daukiez mezarenak
halan ta guzti saiatzen dira
konpontzen euren problemak.
Ez dira hainbeste aldatu Unai
orduko gaurko eskemak
orduan ere asko egon ziren
ardaua gurtzen ebenak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra