Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Elizak omen daude
gero ta hutsago
J.Soto:
ta hala daudelako
ni kontentu nago.
Nahiz eta apeza den
fedearen mago
bere jerarkia behingoz
kendu beharra dago.
Puntua:
Aita Santu berria
ta Eliza zaharra
J.Soto:
lehenago Benedikto
ta karka xamarra
ta berri honek dauka
betiko iparra
norabide hori dago
aldatu beharra.
Puntua:
Azkenekoz noiz joan
zinen elizara?
J.Soto:
Ba komunioa zen
diot beharbada
ostia hartu nuna
bertatik bertara
ta orain joan gabe
hobe bizi gara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra