Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Zubia:
Ez zait asko gustatu
zure albistea
kolpetikan zahartzea
ez al da tristea?
Nahiago det herria
ametsez jostea
lehen lortuei berriz
gogorki eustea.
Amets egiten duna
ez al da gaztea? (bis)
A. Agirre:
Zure zimurrek nahiz ta
maiz eman atsegin
berrogei urterekin
ezer ez da berdin.
Nahiz mantentzeko egin
nahi aina ahalegin
erritmo eta festan
ez degu zer egin
gure koadrilakoen
seme-alabekin! (bis)
F. Zubia:
Nahiz ta kendu zidaten
bai gazte-txartela
oraindikan Amaia
ez jarri eskela
zurrutean, parrandan
badegu nibela,
txarangakin saltoka
bertsotan bestela
guregandikan zerbait
ikas dezatela! (bis)
A. Agirre:
Felixek hausten dizkit
hamaika eskema
baina sinisten du ta
nun dago problema?
Esate’ute “Attona
hara datorrena”.
Guk tragoak ordaintzen
ta hustu barrena
gure kontu edaten
da ikasi dutena! (bis)
F. Zubia:
Aitona Felix naiz bai
modu goxonian
Zarauzko gaztetxian
deitzen nautenian
ta traguak atera
modu zuzenian.
Erretiratu zaite
zure izenian
nik deskantsatuko det
hiltzen naizenian. (bis)
A. Agirre:
Nik ere nahiko nuke
zuk aina aguanta
baina adin honetan
indar pixka’t falta.
Atera zerbeza ta
pintatu pankarta
zure omenez eginez
gaur festa galanta
gora gaztetxea ta
gora patriarka! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra