Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Etxean zenbat traste
daukagun alperrik!
U.Agirre:
Gure amaren iritziz
ez du ezer txarrik.
Horrekin Unai dago
aspertu xamarrik.
Trasteak izateko
ez degu beharrik.
Puntua:
Zu dena gordetzeko
zalea al zara?
U.Agirre:
Nik bota egiten det
eiten badu traba
geroni ere sarri
traban egon gara
botako ote gaituzten
badaukat ikara.
Puntua:
Birziklatzen al duzu
sobran daukazuna?
U.Agirre:
Horretan egiten det
ahal dedan jarduna.
Baina berez ni ez naiz
pertsona txukuna
ta sobran gauza gutxi
daukat nik laguna.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra