Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Lagoma, Erika
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maitaleak zarete. Erika, Unaik esan dizu hau izango dela elkar ikusiko duzuen azken eguna.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Erika Lagoma

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lagoma:
Konpromisurik eza
hori da problema
nahiz ta maiteminduta
daukazun barrena
ihesari begira
jarri duzu sena.
Azken gaua omen da
ta hartu dut pena
azkena bada izan
dadila onena. (bis)

U. Agirre:
Neri pasa zitzaidan
burua galtzea
eta ibilia naiz
txoroen antzea.
Erika gauzak ondo
hoi da kontatzea
gaur egin behar deguna
uxatu trantzea
ondo hasitakoa
ondo bukatzea. (bis)

E. Lagoma:
Bide goxoa genun
aukeratuta guk
norantza aldatzea
hautatu duzu zuk?
Baina pasa ditugu
une eder batzuk
emaidazu muxu bat
nere muxuen truk
ta irripar batekin
oroituko zaitut. (bis)

U. Agirre:
Holakotan jartzen naiz
belaka xamarra
ulertzen zaila da ta
ez zaite hasarra.
Itzaltzen badijoa
nere barru harra
nahiz ta amodioak
ez galdu indarra
aspaldi sentitzen det
aldatu beharra. (bis)

E. Lagoma:
Ba bilatu ezazu
barruko pakea
erdi gris badaukazu
zure aldartea.
Nik gaur ez dizut joko
hemen jo ta kea
gerora bueltatzea
ez denez kaltea
ederki dakizu non
dagoen atea. (bis)

U. Agirre:
Guk ezagutzen degun
modu zaharrenean
igual bueltatuko naiz
hamargarrenean
bainan ezin da segi
modu herrenean.
Nahiz ta orain nagoen
nere txarrenean
beti toki bat dezu
nere barrenean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra