Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Delikatua eta berezi
baino ezin joan hortik ihesi
Gaia atera ta beste aldera
ez ninduen hola hezi
Ama lehen bixi-bixi
zahartu dala notizi
Adin handira iritsi
“ama etorri nere etxera”
“motel txoratu al haiz hi?”
90 urte bete ta
ezin du bakarrik bizi
Nere arduran badut partea
etxean egin diot tartea
Gaia atera ta beste aldera
normala da izatea
Badu bere aguantea
hori ez da bere kaltea
Zabaldu zaio atea
ta bi aukera gelditzen zaizkit
badaukat borondatea
Neure etxera nahiko ez balu
neu bere etxera joatea
Hauek ez dira kasu bakanak
nahiz moldatzeak dakartzan lanak
Nola edo ahala estutu behar
gure arteko harremanak
Zer esana iraganak
gerora datozen planak
Nik beteko ditut danak
bizi dan arte nere laguntza
edukiko baitu amak
Hori ta gehio merezi baitu
arnasa eman zidanak
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra