Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-19 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote hasi berria zarete. Zuk Oihana lehenago izan dituzun harremanen berri ematen diozu Beñati, xehetasunekin. Beñatek ez dizu deus kontatzen.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra:
Nik ematen dizkizut
detaile dobleak
mutilen kantzontzilo
denen koloreak
ta gustuko ez ditudan
musuen zaporeak
niretzak detaileak
baitira hobeak
errepika ez ditzazun
euren erroreak. (bis)

B. Lizaso:
Harreman batzuetan
jarduna lehenago
orain nere ondoan
nahi zaitut luzaro.
Oihana beldurtuta
naukazu zeharo
zure harremanakin
beldurtuta nago
zuk esan ez didazun
akatsik ez dago. (bis)

O. Bartra:
Akats denak kontatu
ditut berehala
detaile eta guzti
a ze eginahala!
Oso luzea denez
nire historiala
ta ikusita zurekin
orain nagoala.
Ez al zara sentitzen
super espeziala? (bis)

B. Lizaso:
Esplikatu dituzu
horrenbeste kasu
horrek egin dit neri
hainbat enbarazu
zugana hurbiltzeko
beti zenbat izu.
Bai bai espeziala
izan nahi det aizu.
Hori musu batekin
esplika zaidazu (bis)

O. Bartra:
Beraz ibili zara
nire musuen zai
esplikaziotarako
holan hainbat dohai.
Baina kontatu gura
nizunez nik zernahi
ta zuk ostera guztiz
ixilik ta lasai
nik zure detailerik
ez nuen jakin nahi. (bis)

B. Lizaso:
Lehengoak kontatzeak
sortzen ditun trabak.
Egia esan ondo
pasa genuen bart
nik Oihana zurekin
nolako zirrarak.
Harremana indartzeko
gogoa badaukat
nik neu izan nahi baitet
ta ez kopia bat. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra