Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Zabaleta, Eneritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Futbol-talde garrantzitsu bateko jokalariak zarete. Aspaldian partida guztiak aulkitik ikusten dituzue. Zu, Eneritz, gustura zaude. Etxahun ez.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Eneritz Zabaleta

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Zabaleta: Kaixo ni Gareth Bale naiz,
zu ondo ahal zaude?
Madrilek ezarri nau
hoberenen pare.
Ancelottirentzat ez
taldeko zutabe,
oso gustora nago
ahulkian halare
hamar milioi urtean
ezer egin gabe.

E.Lekue: Horrelakorik niri
ez aitatu arren
Casillas naz, lehenago
nenbilen pozarren
ta orain bankiluan
gu hurrenez hurren.
Begira egoteak
ze pena dakarren
gurago dot jokatu
naiz izan Eibarren.

E.Zabaleta: Segitu Chamartinen
ta ez eten soka
Barçak eta Madrilek
seietan borroka,
Iniesta hor ari da
guri adar joka,
Messik hiru txilena
zutoinan koloka,
zer egin behar dugu
holakoen kontra?

E.Lekue: Ene zenbat txorrada
hemen hotz-hotzean!
Ezin da ezer egin
ahalegindu ezean.
Haize gehiegi dozu
zuk buru aldean
ta nik Real Madrila
daukat bihotzean,
ez dot soilik sinisten
txin-txinan hotsean.

E.Zabaleta: Ate zaintzak ezarri
zintuen ospean,
ahulkira joan zara
halako batean
ta ni ikusten nauzu
modu arlotean
ez baituzu sinisten
txanponen betean,
sinistu zazu beraz
kontu korrontean.

E.Lekue: Beraz horiek dira
Gareth Balen planak,
onartezinak gaur zuk
hementxe esanak!
Ez deko bide onik
gure panoramak,
gora egingo leuke
Real Madrilen famak
etxekoak bagina
jokalari danak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra