Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Maddi Sarasua Laskarai
Bertsoa entzun |
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Maddi Sarasua Laskarai
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Sarasua:
Ardoa denek dugu
maitatzen gustuko
familian urtez urte
dugu hain gertuko
ta jada ezin diot
honi egin uko
nahiz ta nahiko zinukeen
firmatu ta punto
diru truk nortasuna
ez nuke salduko. (bis)
M. Agirre:
Erratu egin zara
hala uste dut nik
lehen hitz egiten zendun
hau saltzeagatik
baina hau saldu ezkero
diruarengatik
nere aitonak badaki
neuk ere badakit:
txilio egingo luke
bere hilobitik. (bis)
M. Sarasua:
Txilio egingo luke
ta ez horren alai.
Hala ere egonen naiz
garraxi horren zai.
Erabaki behar dugu
ta hautatu orai
gauzak aldatzen dira
Manex garaiz garai
nortasuna ez dut saltzen
ardotegia bai. (bis)
M. Agirre:
Hau da bide zuzena
hau hartu duzuna
ondo ulertu duzu
erantzunkizuna.
Orain aditu Maddi
nere erantzuna:
beste batek badauka
nagusitasuna
garrazten da ardoa
eta nortasuna. (bis)
M. Sarasua:
Nahastu egiten naiz
a ze iskanbila!
Bai ados garrazten da
ados naiz mutila
baina ezin naiz egon
diruakin isila.
Nahi duzuna egizu
ni ez noa bila
baina ardo onez ekar
betea botila. (bis)
M. Agirre:
Beraz botila behar dut
biontzat atera
eta ospakizun bat
gauzatu batera.
Ba ez ez dut egingo
Maddi keba-keba!
Nire ondorioa
badaukat gainera:
aurtengo uzta ez da
goxoa atera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra