Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Deskribapena

Doinua
Gai horrek badu mamia
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitasunak era askotan
markatzen du kanona
eta ezagutu nuen
neuk ere zoriona.
Baina ez dakit nola heldu
ote naizen ni hona
kalean arnasestuka
aldaz goran igona
udaletxeko atean
nire samin sakona:
ezkonduta aurkitu dut
maite dudan pertsona. (bis)

Ikusi dut eta ia
bertan jausi naiz, ziplo!
Oihukatu nahian “Zertan
ari zara mutiko?”.
Ez nuen uste hain errez
zenuenik ahantziko
ze maitasun ta pasio
nituen zurekiko
baina ixildu ta arnasa
hartu dut neurekiko.
Zorionean gaur egun
ezer ez da betiko. (bis)

Sabelean sentitu dut
gori-gori polbora
kontatzean gaur honantza
galdutako denbora.
Detaile txikiz beteta
ospatu duzu boda
baina hara lau hitzetan
dakusdan metafora:
legeak batua baino
hemen ein da aproba
oheak batzen duena
banatzen zailago da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra