Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gurasoak zarete. Gaur uen umeari askaria eman diozuenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Arratsaldero egoten gera
momentu hau ailatu zai
bokadiloak jaten batere
zalea ez da gure Unai.
Erdia utzi du mahaian gainean
ta ez nago bat’e lasai:
erdiya bere lagunarentzat
ta beste erdiya ez du nahi.

I. Elortza:
Agian geure ipuin ta kantak
izango ditu eredu.
Nik ez dot horren gaizki ikusten
ideia hoiek aldendu.
Otarteko erdi eman ein dio
ohartu, eman, ez kendu.
Hala geuk ere mundu hobe bat
imajina dezakegu.

Mantxi:
Arrazoi dezu mundu hobera
egin nahi det neuk’e txango
erdiya bere lagunarentzat
joan da erdi kontrabando.
Lagun hurkoa maite du honek
ta iruditzen zait ondo
hau gobernura iristen bada
ez da goserik izango.

I. Elortza:
Dirudienez gure umea
hezten gabiltza polito
ea haztean ere halaxe
eutsi ahal dion tinko.
Hola jarraitzen badu diozu
ez garela gosez hilko
zu lasai egon horrela ez da
gobernura iritsiko.

Mantxi:
Nik nahiago det heltzen ez bada
hobe seme naturala
baina jateai uzten badio
ze egingo degu aibala!
Nonbait plakoa izan nahi luke
plakoa txotxak bezala
horretan ere izan nahi baitu
aitaren igual-iguala.

I. Elortza:
Aitan iguala izan gura du
beti dago adi-adi
orduan beste adibide bat
emango diot opari:
guk lagunduta jan egingo du
erdi olgetan kantari
zuk emaiozu berari jaten
ta nik bere lagunari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra