Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Katu bana duzuen bi auzokide zarete. Zu, Igor, esan eta esan ibili zatzaizkio Etxahuni bere katua ondo kontrolatzeko. Gaur berriro harrapatu duzu Etxahunen katua zure katuari jarritako janaria jaten.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Lehengo astean hustu
zizkidan bi zaku
berriz ez gertatzeko
egin gendun tratu.
Hargatik bi aukera
ditut baloratu:
bata da barkatu ta
bestea akatu. (bis)

E. Lekue:
Zuen elkarrizketei
egoten naz adi
lehengoan esan zeuntson
zeure semeari
“Bokadiloa emon
goseak danari”
ez kontrakorik esan
zeure katuari. (bis)

I. Elortza:
Beraz ipini diot
nik jana eskura
semean ejenplua
honaino heldu da.
Batzuk gabiltza esku
zabalen modura
ta beste batzuk beti
inoren kontura. (bis)

E. Lekue:
Ba ez nabil zugaz ados
egoteko asmotan
zenbat gastatu dozu
pentsu zaku hortan?
Asko jota egongo da
hamar bat eurotan
nik gehiago ordaintzen
deutsut txikitotan. (bis)

I. Elortza:
Beraz joan behar dugu
taberna ertzera
auzokideen bizitza
itxuraz hauxe da:
katua bata jana
besteai kentzera
eta jabeak berriz
txakurren antzera. (bis)

E. Lekue:
Ez haserratu Igor
kauen la puñeta!
Sekretua euki gura
neban nik gordeta:
gure katua dago
aspaldi aseta
kortako arratoiak be
jaten deutsuz eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra