Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Hedabideek dute / eragin itzela
Puntua: Gertakari beraren / bertsio ugari
Puntua: Irakurri ohi dugu / komeni zaiguna

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Hedabideek dute
eragin itzela
Elortza:
ta batzutan jartzen ziat
arima goibela
Parot doktrinarekin
pasa den bezela
ematen du bengantza
askok nahi duela

Puntua:
Gertakari beraren
bertsio ugari.
Elortza:
Horregatik ibili
behar dugu adi
hautatu hedabide
eta kazetari
ta norbere kasa eman
bueltak buruari.

Puntua:
Irakurri ohi dugu
komeni zaiguna.
Elortza:
Hori denok egiten
dugu bai laguna
neu ere jaio nintzen
zu lez euskalduna
ta etsaiak badauzkat
enaiz erruduna

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra