Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztetan rock-talde ezagun batean jotzen zenuten. 20 urte dira azken kontzertua eman zenutela. Gaur Beñat, Odeik proposatu dizu berriz taldea elkartu eta bira bat egitea.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Mendian gora haritza
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Lizaso

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Rock-a zen gure arkupe
geneukan grinaren truke
orain berriro ere zuk Odei
hasi nahi zenuke.
Pasa dira hogei urte
nola hartuko gaituzte?
Gure garaia pasatu zela
ez al dezu uste? (bis)

O. Barroso:
Nik ere ditut gurari
dexente eta ugari
lotu gaitezen berriro lehengo
gitarren gudari.
Ez al ginen ongi ari?
Hasi gaitezen kantari
doinu zaharrak jartzeko gure
garai berriari. (bis)

B. Lizaso:
Gu gure txoko maitean
genbiltzan borondatean
herritan zehar zirrara sortzen
genuen artean.
Zu zaude gogo betean
nik dena neure kaltean
nere gitarra saldu bainuen
subasta batean. (bis)

O. Barroso:
Lehen ordurikan ordu
dardarka lur eta zoru
zu lasai egon gitarraren zain
ez gara egongo gu.
Badaude hamaika modu
guk ematen badiogu
negu gorriak udaberria
ikusten ahalko du. (bis)

B. Lizaso:
Neretzat da enbarazu
zuretzat dena da luxu
bide horretan nik segitzea
gaur zaila da aizu!
Eta gogoz bazaude zu
Odei tori zuk bi muxu
ta zuen lehen kontzertu hortan
hor izango nauzu. (bis)

O. Barroso:
Musika denean sare
ezer ez da nobedade
nun ote daude gure lehengo
kantu apal, grabe?
Kontzertuan parez pare
ezarri zaitez hala’re
nik zuretzako jo nahiko nuke
baina ez zu gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra