Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia zango zela. Berriro gertatu da.

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte askotako ohiturak dira
jarri atzera begira.
Gaztetxo nintzen garai haietan
dena juerga, dena biba.
Batek ez daki noiz erortzen dan
harlauza baten azpira
mendekotasun baten joan ziren
hamar bat urte guztira.
Gero sendatu behar nuela
ta medikuen segida
saiatu nintzen ta lortu nuen
ta garaipen bat hori da.
Neure burua bultzatu nuen
ordea berriz harira
ta nire berbak ahotik irtenda
sudurretik sartu dira.

Ze pisu gutxi azkenerako
adiktu baten berbetan
nork ote daki noiz ari naizen
gezurretan ta benetan?
Batzuk diote halakoxea
nintzela jada umetan
beharbada aitzaki hori izan dut
beti aurrean beti bertan.
Sendatu nintzen ustez sendatu
ta berriz herrira bueltan
lehengo lagunak lehengo txokoak
denak lehengo tabernetan.
Bide zuzena hartu nuenean
marrak bakarrik ertzetan
berbak zein errez galdu ohi diren
hautsaren bihurgunetan!

Bat joaten bada bide beretik
joan daitezke hiru tiro
ba al dakizue ze ederra den
sartu igo, igo, igo?
Kokolo ezdeus bat baino ez denak
puzteko zenbat motibo!
Beti isilik egoten denak
hordago eta enbido...
Baina etxean ez naiz bakarra
pentsa dezadan astiro
eta maitea zuk niregatik
zer ote duzu egingo
edo behingoan albora utzi
edo zaindu maitekiro?
Ni jasateko gertu bazaude
saiatuko naiz berriro.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra