Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze: Gabon adiskidea
nolatan zu hemen?
I. Elortza: Ikusi beharko da
adiskide garen
A. Mendiluze: nik baietz pentsatu det
ukatu baino lehen
I. Elortza: berba egingo dugu
amaitu ondoren.
I. Elortza: Zergatik zatoz horren
itxura beltzeko?
A. Mendiluze: Ezin da txuriz joan
ikatza lortzeko.
I. Elortza: Gogoa al daukazu
haurrak izutzeko?
A. Mendiluze: Ta zuk berriz guztiak
parrezka jartzeko.
A. Mendiluze: Zeinen ridikuloa
uniforme hori!
I. Elortza: Ba Coca-Colak dio
nagoela ongi
A. Mendiluze: falta dira zintzilik
bola bat edo bi
I. Elortza: zure kapoitxo hoiek
ekartzea tori.
I. Elortza: Kontuz nirekin daude
CIA eta NASA
A. Mendiluze: ta halere sartzeko
ez zera kapaza!
I. Elortza: Ez didazu ipintzen
ez bide erraza
A. Mendiluze: lagun haundiak baina
laguntza eskasa.
A. Mendiluze: Ze tximini estuak
gaurko etxeetan!
I. Elortza: Neu ere sartu ezinik
nabil bai benetan.
A. Mendiluze: Gainera su bajurik
ez da kaleetan
I. Elortza: amaitu behar dugu
gaur biok penetan.
I. Elortza: Sartzeko beste bide
bat ba ote dago?
A. Mendiluze: Nik Mepansaren ordez
atea nahiago
I. Elortza: zoaz zeu aurretik ta
gero ni errezago
A. Mendiluze: lan zikinak egiten
ni ohituta nago.
A. Mendiluze: Baina ta zer umeak
esnatzen badira?
I. Elortza: Baten bat ikusi dut
leihotik begira.
A. Mendiluze: Ez gaitzala ikusi
azkar erretira!
I. Elortza: Nik ipuina kontatu
ta zeuk jarri tira!
I. Elortza: Noski bion artean
hobe izango da ta
A. Mendiluze: ia ba sartzen geran
elkarri tiraka!
I. Elortza: Azkenik egin dugu
langintza aparta
A. Mendiluze: eskerrak ia Errege
Eguna bada ta!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra