Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamabikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zure amaren jarduna
gaur ez da izan biguna
zure amaren jarduna
erditzean bizi berri
denoi bihurtu zaiguna
ta orain besotan zauzkat
nire alaba kuttuna
leihotik begiratzen dut
badator argitasuna
baina zer den maitasuna:
goizeko ordu bietan
argitu da gaur eguna. (bis)
Erizainak inguruan
guk ondo nahia buruan
erizainak inguruan
zu ez beste ezer ere
ez baitzegoen munduan.
Neu ere berriz jaio naiz
zure lehen segunduan.
Orain lotan zauzkadala
zer daukadan akorduan
muxukatzeko orduan:
beti ezingo zaitudala
babestu gaurko moduan. (bis)
Ezin da bizi inozo
bada hamaika tranposo
ezin da bizi inozo
bidea egingo duzu
noizbait zuk pausorik pauso.
Lehenik ezagutu behar
zure etxe eta auzo
nolanahi lehen une hau
denontzat ederra oso
zu, ama eta ni gozo
aulki deseroso hontan
neuk eingo dut lo eroso. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra