Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz, sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira aitaren omenaldian.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zulo handiko galbahe
izan zen noizbaiten muga
han-hemen tiroa beti
eguneroko ohitura.
Behintzat hala oroitzen dut
ume nintzen garai hura
ordutik joan da odolik
ta errekan behera ura.
Aurten estraineko aldiz
zer berezi bat lortu da
jende ezberdinan artean
ahula da baina lotura.
Badakit horrekin aita
ez da itzuliko mundura
baina neuk itzuli nahi dut
tokatzen zaidan lekura.

Ta zeinek ez du presente
gure iragan bortitza?
Batzuk oraindik hor dela
zabaldu nahian dabiltza.
Soilik hau eska dezaket:
denak daitezela mintza
sar bitez gela batean
ta neuk gordeko dut giltza.
Emaitza bat lortu behar da
hori da lehen baldintza
utzi poesiarako
zeruertz ta zubigintza.
Orain diote gakoa
dugula elkarbizitza
ni neu konforme nengoke
errespetua balitza.

Ez dakit zenbat arrazoi
hartu ditzakeen saskiak
badakit gaur artekoak
izan dira garestiak.
Gaur hemen elkartu dira
ederrak eta piztiak
alde batera utzita
elkarrekiko hozkiak.
Utz ditzagun iraganak
diskurtsoak ta ostiak
biktimak, gora-gorakak
ta gerrako abestiak!
Aita gabe umezurtz naiz
dauzkat begiak bustiak
baina herri honek behar ditu
aita ta ama guztiak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra