Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adimen-urritasuna duten gazteekin balleteko dantza-taldea sortu zenuen urte hasieran. Gaur duzue estreinaldia.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Antzoki bat alokatu
dugu nahita guretzako
hirurehun bat gonbidapen
famili denak aintzako.
Erdi betea zegoen
gu hona iristerako
hor daude zuriz jantzita
media banakin galako.
Argiak piztu dira ta
nik isuri hainbat malko
teloi gorria hartuta
beraien ametsen marko
denak hor hanka punttetan
horren fin ta horren guapo
emandako urrats bakoitza
salto haundi bat dalako.

Sarri ispilu hautsi bat
urritasuna hori da
ikus litekeena segun
nondik jartzen den begira.
Hortxe dantzari parea
doa fokoen argira
eta gero solista bat
irten da oholtza erdira.
Irribarretsu dabiltza
beren jauzi eta bira
gurasoek ta lagunek
zenbat txalo, zenbat biba!
Joan dira oholtza gainera
alturara, antzokira
eta lehenbiziko aldiz
parez pare jarri dira.

Askorako ematen du
sarri ordu ta laurdenak
pozik daude dantzariak
eta begira daudenak.
Flashak eta irrintziak
aitenak eta amenak
denengana heltzen dira
artearen ahalmenak.
Astean ordubetean
ahazten dituzte penak
ta hor pistaren erdira
hortxe irten dira denak
publikoaren txaloak
publikoaren gorespenak
urritasuna dauka hau
ulertu ezin duenak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra