Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-05-04 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Muñoa

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-05-04 Lasarte-Oria Berezia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Muñoa, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Semblante Andaluzeko Amigos del Sur (musika) eta Zambra (dantzariak) taldeek herrimina adierazten zuen kanta bat kantatu eta dantzatu zuten, "Pero estoy contento" esanez amaitzen zena.

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-05-04 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Muñoa

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

"Estoy contento" esan
beharko xuabe (bis)
kontentu egotea
bizitzan zutabe
estoy contento hainbat
jende parez pare
eta txapelketara
joan beharrik gabe
Unai etoy contento
zu pozik al zaude? (bis)

U. Muñoa

Arrazoi du Andonik
txapelketa hor dago (bis)
ta ni ez nintzen sailkatu
ez al da arraro?
BECen lehen zuk bezela
kantatu nahiago
baina hobetu behar
det zerbait gehiago
la enviada me corroe
baina pozik nago. (bis)

A. Egaña

Inbiriari eutsi
barruan mutiko (bis)
benetan lagun txarra
baitegu betiko.
Txapelketa gogoko
du bai nerekiko
hala're epaimahaiak
ez zuen begiko
klaserik ez du eta
no se clasificó. (bis)

U. Muñoa

Erderaz ari zera
esto es un disfrute (bis)
hortan'e badaukazu
hamaika bertute!
Andoni Egaña da
hala nahiko luke
baina erderaz kantatuz
gero horren truke
"Antonio de España"
deituko dizute. (bis)

A. Egaña

Aprobetxatu behar
holako aukeraz (bis)
aldatu egin gera
gaur ohiko hizkeraz
euskeraz soilik beti
gaur pixka't erderaz
Antonio de España
izango naiz beraz
arrazoia: el arte
no tiene fronteras. (bis)

U. Muñoa

Ez dakit badakizun
maite zaitut asko (bis)
oso gertukoa ta
argi zarelako
ta bertsotan gainera
egiten du bapo
baina erderarena
utzi neretzako
ez daukazu adinik
abenturatako! (bis)

A. Egaña

Behin honezkero hobe
ez zama gurdia (bis)
ta betiko lekuan
euki ipurdia.
Nola hor bi hizkuntza
bi sistema dia
ta erderaz pentsatzen
hau da izerdia!
Bueno ein degu Xabin*
lanaren erdia. (bis)


*Xabi Payak bertsoak gaztelaniara itzuli zituen, bertsolariek kantatu ahala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra