Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udaberriko Bertso Saioak (33. 2017. Bilbo)
Saioa
2017-05-20 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Santutxuko Bertso-Eskola
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Famatua egin da aste honetan izan den ziber-atake mundial bat. Zu, Etxahun, informatika aditua izanik, erasoaren atzean nor dagoena ikertu behar duzu. Atzeko hirurak dira susmagarriak.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Hackerren batek mundu osoari
luzatu dotso erronka
bakar batek egin ete leike ba
sistema osoan porrota?
Lehendabiziko begiratua
Andoniri dotset bota.
baina hau hacker bat ezin da izan
mobilik be ez deko ta! (bis)

A. Egaña
Teknologia kontu hoietan
ezin ezer erakutsi
Pitecantropus jaio nintzan ta
nere izaerai eutsi
ta gutxi balitz ezpainen pean
bizarra luzatzen utzi
nik akerretik asko daukat
hackerretik oso gutxi. (bis)

E. Lekue
Andoni itxi ta Durangoko
piezarengana gatozan
seguru baietz esango leuke
komisaldegiko aitortzan
baina intelektual itxura ta
gafa pastak nahiz dekozan
erruduna Igor izatea hemen
obbioegia izango zan. (bis)

I. Elortza
Hackerrak adar okerrak ditu
Andonik ere bai jada
baina Etxahunek sospetxoso lez
neu ekarri nau plazara
kontuz ibili libratu nozu
peligrosoa da hara!
Gauza askotan obbiedadea
izan da nire koartada. (bis)

E. Lekue
Eta Arkaitz berriz justiziagaz
beti ibili da kolokan
honen ta haren alde eginaz
ta honen ta haren kontran.
Ai baina harrapau egin zaitugu
laguntxua oingo hontan
berrogei Appel topau deutsegu
Zeanin baserriko kortan. (bis)

A. Estiballes
Berrogei sagar izango ziren
eta igual sagardo batzuk
ni normalean parrandan nabil
han bazkaldu ta hor zurrut
kurtso erdia bajan pasatzen
dudala badakizu zuk
nik birus hoiek zabaldu beharrean
normalean hartzen ditut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra