Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-07-05 Getxo Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Irudi bat pantailan eta elementuak bertsolariek. Pantailan "Batzuetan iruditzen zait munduko lanik gogorrena dudala" esaten dio hortzetako eskuila batek komuneko paperari. Jone hortzetako eskuila moduan mozorrotu dute eta Beñat komuneko paper gisa.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Nire lana zaila da
eta hortan bego
nahiz zuk ere baduzun
nahikoa jenero
halakoik topatzerik
ez zazu espero
Andoni hogei Ducados
erre eta gero. (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz hogei Ducados
hor dira elkartzen
usai hoberik ez da
nigana ekartzen.
Nahiz ahoko zuloan
zu zaituzten sartzen
neri menta usairik
ez didate jartzen. (bis)

J. Uria
Egia da ta hori
duzu zure kalte
baina nik sufritzen dut
gainera bastante
nahiz menta usaina ez dudan
izaten aparte
batzuk komon zuloan
ere sartzen naute. (bis)

B. Gaztelumendi
Nahiz ta sufritzen duzun
Jone holakotan
beti ez da iguala
ze komon zulotan.
Nabari da ez dezula
ikusi askotan
Algortako komonik
Saninaziotan. (bis)

J. Uria
Hori ez dut ikusi
ta hala gelditu
baina oraindik badut
nahikoa meritu
askok indar betean
ohi naute mugitu
hortzak ezin al dira
poliki garbitu? (bis)

B. Gaztelumendi
Odola ta zikina
akaso denean
hala ere txarrenak
igual txarrenean
bertsolarien komunak
dira azkenean
txapelketa garaia
iristen denean. (bis)

J. Uria
Bertsolariekin ere
nik hainbeste tratu
ta haiek ezin ditut
errez aguantatu
baina zure bidaia
txarra ez da barkatu:
etxean hasi eta
hondartzan bukatu. (bis)

B. Gaztelumendi
Ez da ba atsegina
hondarra jatea
kolpera zabaldu da
pareko atea
dastatu nahi du komun
tronuko pakea
benga eman zaiguzu
intimitatea. (bis)

J. Uria
Bakoitza aritzen gara
ahal dugun moldean
arreta jarri dugu
gaur bion aldean
ta nahiz ibili naizen
ni eginahalean
barkatu ezin naiz sartu
zure papelean. (bis)

B. Gaztelumendi
Langile jendea da
hain satelitea
ta lan prekariotan
hau da elitea
ez dagona denari
gogor ekitea
Jone onena degu
greba egitea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra