Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-08-14 Leitza Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo plaza honetan Kataluniatik etorritako Castellers talde bat aritu zen giza-dorre luze bat egiten. Nerea Kataluniatik etorritakoa izango da eta plaza honetan laguntza eskatu zutenez, Iñigo agertu da laguntzeko pronto. Biak gora begira daude dorrea nola osatzen den.

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit C
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gorostarzu
Borondatea behar zutela
eta neroni apunta
plaza erdira ateratzeko
ezin ninteke ezkuta.
Euskal Herria ta Katalunia
biok eskutik helduta
beidatu gora oraindik ere
bide luzea degu ta.

N. Ibarzabal
Euskal Herria ta Katalunia
lagunduaz hainbat urte
joe mutiko zure besoek
badute nahiko bertute.
Hemen azpian jarri gara ta
ze adrenalina txute!
Hobeto geure ametsek ere
azpi sendo hau balute!

I. Gorostarzu
Gure torre hau jarri dezagun
gure ametsen antzeko
ai euskaldunok zenbat gauz dugun
Kataluniatik hartzeko!
Hemen elkartu geranez gero
gertu gaude notatzeko
baseak ona behar duela
puntak gora aileatzeko.

N. Ibarzabal
Bai egia da ez da etorriko
hau segituan gainbehera
baina halere bide zailetan
gu biok ohituak gera.
Bagoaz gora apurka-apurka
eta bagoaz aurrera
baina leihotik atera dute
Espainiako bandera.

I. Gorostarzu
Hori ikusteak jarri al dizu
zuri aldarte goibela?
Badakizu ta aurre egiten
jada ohituta gaudela
baina azkenean hautsi egin da
esperantza kiniela
ia puntara heldutakoan
atzera egin dezutela.

N. Ibarzabal
Sarri beldurra izaten dugu
bide zailetan gogoan
ezin da jakin demokrazia hau
ze norabidetan doan.
Nahiz ta askotan egoten garen
horren jarrera sendoan
dena dardarka hasten denean
zuek egon gure ondoan.

I. Gorostarzu
Denon artean eutsiko degu
gure torrean dardara
herria ere mantenduko da
gure asmoa hala da.
Bidean segi beti aurrera
hartu zazue patxada
sinesgarria ez da izango ta
ohitura bihurtzen bada.

N. Ibarzabal
Ta ohiturekin ohitu garenez
urte hauetan batera
pausu laburrez ekingo dugu
dakigunan arabera.
Ederki pasa dugu guk Leitzan
barre asko egin gainera
gonbidatuta zaudete zuek
ezpata dantza egitera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra