Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-alabak zarete. Ikasturtea hasi berria da eta beste batzuetan Andoni, zure bost urteko alaba, Maialen, konforme joan izan da eskolara. Oraingoan, ordea, oporretan oso ondo pasa duela eta ez duela eskolara joan nahi esan dizu. Garaia heldu denean, Maialen ohe azpian ezkutatu da.

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
“Ez det nahila” “ez det nahila”
andereño, maisu
maindirepe hortatik
irten zaitez aizu!
Ikastolan primeran
egongo zara zu
ta laguntxo berriak
egingo dituzu.

M. Akizu
Hamaika ilusio
ta soilik bost urte
lagun berriak ditut
dena musu-truke
ohe azpia hartu dut
eskola-arkupe
gaur nere mamuekin
ikasi nahi nuke.

A. Egaña
Ikastola ez duzu
hain txarra bai zera!
Ikasgelara zoaz
ez zoaz klasera
mamuekin jolastuz
diozun antzera
bigarren ordurako
aspertuko zera.

M. Akizu
Mamua ez da baina
maistra bezain pelma
ta hemen ikasten det
ikaspen gorena
aita zuk diozu ta
ez ahaztu dena
etxea izaten dela
eskola onena.

A. Egaña
Uste nuen alaba
nuela txepela
baina hau engainatzea
ez dut lortu bela
jarriko naiz guraso
dexente bezela
zuk`e ez zazu ahaztu
aita ni naizela.

M. Akizu
Aita zu zera baina
ez aldatu keba
hain ona izan degu
uda ibilera!
Hondartzako paisaje
hotelen harrera
aitatxo benga goazen
gu Benidorrera.

A. Egaña
Beraz pajaritosa
dantzatu nahi zuk`e
bizitza ez da uxo
bizitza da putre.
Nahiz eta ikastola
iruditu kutre
besteako falta dira
hirurogei urte.

M. Akizu
Nahiz eta hartu degun
gure kolorea
Benidorren hobea
genuen ohea
ta berriz bueltatzea
biontzat hobea
ja biok behar degu
ta flotadorea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra