Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gizon zaharra eta bere makhila [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Deskribapena

Izenburua
Gizon zaharra eta bere makhila
Dokumentuan jasotako izenburua
Gizon zaharra eta bere makhila
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gizon zahar ezindu bat haski zen kausitzen, Bere jendeez utzia bakharrik gerthatzen
Sinadura
Joanes Etcheto
Data
1864-00-00
Doinua (txt)
Llilura banaiteke...
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
211

Gizon zaharra eta bere makhila [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Gizon zahar ezindu bat haski zen kausitzen,
Bere jendeez utzia bakharrik gerthatzen,
Hantxe zorigaitzean zelarik iraungitzen,
Zerbait sustengu zuen naturalki bilhatzen.

II
Zaharrak izpirituki barraiamenduan
Nahiz eman khanbio bere bihotz minean
Erran zion bere makhilari sanfretean:
Athor, hi haiz neure sustengua azkenean.

III
Athor neure maitea, neure lagun leiala.
Athor, lagundu nezak piaia egitera,
Ez banauk sustengatzen aitzinean bezala
Segur bortxatua izanen nauk erortzera.

IV
Ongi seguratua ez naukala utziko,
Bainan indar guziaz naukala lagunduko,
Hire baithan diat esperantza finkatuko,
Goaten naizen toki orotan haut behartuko.

V
Bertzeek ni zerbitzatzeaz enheituak,
Bai eta pena gutienaz gibelatuak,
Uzten nitek bakharrik: bihotzak gogortuak,
Egoten dituk bethi niganik urrunduak.

VI
Bainan hik, deusek gibelarazi gabe,
Eta hire pazientzia unhatu gabe,
Zerbitzatzen eta laguntzen nauk bethi ere
Bai eskerrak hiri ditiat segurki ere.

VII
Laguntzaren lehia atxiki nezak bethi,
Hik utziz geroztikan ez nauk deus ere hari.
Egungo egunean, erraiten dauiat hiri
Jendea pharatua duk osoki muthiri.

VIII
Nahiz hunkituak diren humanotasunaz,
Axolarik ez die ni abandonatzeaz,
Hau zenbat den lazgarri mintzo nitzaik egiaz
Ezin zukek esplika mihirik abilenaz.

IX
Egun oroz konprenitzen diat bai neronek,
Adin handian, ez dutela gizon zaharrek
Laguntzarik izanen, emanikan jendeeki
Izatekotz eman behar dutela makhileki.

X
Gizon zaharrak arrazoina zuben arabez,
Eta horren errana behar laite lekzionez,
Zerbitzatu gazteei: eta konpasionez,
Behar dute lagundu gisa bat edo bertzez.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 211 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra