Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ganperitz dotor emasabel zapatzailearen kantuak Montebiderat gatean [Bertsoa]
Ganperitz dotor emasabel zapatzailearen kantuak Montebiderat gatean [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Ganperitz joan zauku herritik
Ofizioaz etsiturik,
Montebiderat,
Omen doha ikhusterat
Badenez han zapatzekorik
Urdail edo emasabelik.
II
Ganperitzek bere herrian
Bai eta inguru guzian
Ukhan du ospe
Hogoi bat urthe bedere
Zoinek konda ahal sabelak
Harek solejitu dituenak?
III
Moldatua ere ofizioz
Espres iduri du hartakoz,
Legun mihia,
Xarlatan aire handia,
Eskua du hagitz goxoa,
Sudurra ere net lainoa.
IV
Talendu honekin Ganperitz
Baliatu omen da hagitz,
Ungi irabazi
Araberan zen bizi,
Bilduak sabel zapatzetik
Eraman ditu zintzurretik.
V
Ganperitzen emazte haurrak
Maiz zagoten tripa zimurrak,
Bainan Ganperitz
Ez zen desolatzen hainitz,
Hura zen pontutik asea,
Drole zen nihor pleinitzea.
VI
Gure Ganperitz dohatsua,
Ez zen urdailaz nekhatua,
Zeren abilki,
Sabela baitzenean bethi
Kabitu ahal betherik,
Urdailak ez zuken tokirik.
VII
Ganperitzek bi iduri beti
Lanarentzat bazaramatzan
Bata moltsaren
Bertzea aldiz zintzurraren
Edan gabe Ganperitzen ...
Bisitak ez zuen eskerrik.
VIII
Sabelez sabel zabilala
Han zuen bethetzen sabela,
Non arratsean
Noiz bait erretiratzean
Badoan hauzoen etxerat
Ustez eta dohan berera.
IX
Aberastu zaiten Ganperitz,
Hordi bilhakatu ez balitz
Bainan egun oroz
Zentzutik atheraz geroz
Deus onik hark egin ez zuten
Pratikek ere utzi zuten.
X
Dotorak ez zuen ordutik
Herri hautan erresursarik,
Famaz gabea,
Zintzurra zein asea,
Emazte eta haurrak hazteko,
Nagi haintzurrari lotzeko.
XI
Bazindu urthe presentean
Gutixago bizkarrean,
Bainan ez zoazi
Emazteketarat naski,
Egizu diru ausarkisko,
Izanik ere berandusko.
XII
Ez guphidets saluntantzia,
Agertzeko kasko zerua,
Mihia bethi
Legun eta balakari,
Eman beza hainitz espantu
Kondaira eta konplimentu.
XIII
Hamar bat urtheren buruan
Diru eman eta murruan,
Bizi bazare
Hetaz gozaturen zare,
Gozatzen berdin badakizu
Arras ahantzi ez bazaitzu.
XIV
Baldin gozatzeko hargatik
Uzten ez bazaitzu astirik,
Halarik ere,
Abantail gabe ez zare,
Zer atsegin pare gabea,
Testament baten egitea.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 259 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra