Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Azkarraga, Oier
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu.

Deskribapena

Doinua
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Neurria:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zin egin nuen eta kantatu
himnoaren abestia
oposaketak gainditu eta
hain zetorren lan eztia...
Orduz geroztik gaizkileei
ematen diet ostia
gure herrian hain hedatua
da drogaren industria…
Ertzaintzan, ze angustia! (bis)
Hartu ohi dugu urre gorrizko
hauts puru bezain bustia
ta biltegian ez da kabitzen
atzemandako guztia!

Hedabideetan aspaldi hontan
jarri gaituzte jomugan
ote gabiltza lana medio
gaizkileekin joskuran?
Lankideek zer egiten dudan
oso ondo dakigu han
Barne Sailera abiatu naiz
larri ta abiaduran
guztia kontatu guran (bis)
erantzunen bat jasotzekotan
hor gelditu naiz zain, dudan
ta esan didate ea nik ere
nire partea nahi dudan!

Ertzaintza gara ta herritarrak
baino ez ditugu entzuten
soldata kutre samarra dugu
ea igotzen diguten!
Ta langileak ez al gara gu?
Bagabiltza bizirauten!
Bokazioa ahaztu dezaket
bizitza badut iraupen
jauzia eman dut aurten. (bis)
Drogaz ez, baina nola gaur diruz
ondo ordainduko nauten
beste aldera begiratzen guk
ikasi dugu Arkauten!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra