Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Etxeberria, Oier
Pagola, Eli
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Eli, telefono bidezko saltzailea zara. Oier telefonoa hartu duena da.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Erostun ona hauxe
onikan balego
lehen telefonoa
ibili det bero
hartu dezu lau aldiz
deitu eta gero
konpainia berri bat
nahi al dezu edo? (bis)

O. Etxeberria
Siestan ordu erdi bat
neraman behinepin
mugikorrak jotzeai
ekin eta ekin
konpainia berri bat
ez dugu etekin
oso gustora nago
Pepe mobilekin. (bis)


E. Pagola
Ba jakin konpainiaz
harago noala
bakardade ugari
dago ta normala
beste proposamen bat
dakarkizut hala
Kaixomaitiarako
premium atala. (bis)

O. Etxeberria
Iragarkiak heltzen
zaizkigu andana
Tinder, Kaixomaitia
ez da nere plana
gainetik kendu nahi dut
derrigor spama
konpaini bat dei raroik
iristen ez dana. (bis)

E. Pagola
Ez pentsa dagoenik
hainbeste halako
entziklopedia bat
agian galako
nahiz ja gehienak dauden
hor seriez kanpo
baten bat aurkituko
nuke zuretzako. (bis)

O. Etxeberria
Deitu egin didazu
ta hartu enkargu
eskaintza horiekin
astirik ez galdu
Azpeiti, Ereñozu
tartean gera gu
erreka zuloetan
ze kobertura du? (bis)

E. Pagola
Kobertura kontutan
ez zaitez erori
Txirrita, Uztapide
ondo goaz, ongi!
Auspoa sail eder bat
haundi eta lodi
entziklopediaren
pareko da hori. (bis)

O. Etxeberria
Ni lasai nengon eta
eiten du joder, hitz
bertsolariei buruz
hor hasi da irriz
nahastu da bezeroz
zenbakiz ta herriz
ez zait interesatzen
ta ez deitu berriz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra