Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-04-01 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (35. 2006)
Saioa
2006-04-01 Elizondo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Silveira, Xabier
Lana
Bakarka bukaerako agurra
Jarritako gaia
Bukaerako agurra

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-04-01 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenik eta behin musu goxo bat
eta besarkada bana
kartzel, erbeste zein su-eteneko
anaia-arrebengana;
euren baimenaz egin nahi nuke
senak eskatzen didana
ta nola egin... jo, nola egin
inoiz irten ez zaidana?
Printzesa bati sarritan bihotzez
erran izan diodana:
zarela mundu honetan gehien
gehien maitatzen dudana;
zarela nere bertsoen oina
nere bizitzako dama;
zarela inoiz gainetik kendu
ezin izango den zama;
aitarena dut izena eta
zurea nahi dut izana.
Eman gabeko musuen partez
txapela zuretzat ama.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra